XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta dendatik irten zen herrenka.

Chihuahuak hartu zuen hitza berriro: Bart denok edan dugu tisuina, hemen barruan gaudenok eta kanpoan daudenek, esploratzaileek izan ezik.

Zer egingo duzu, beraz?

Denak giltzapetuko gaituzu?

Ez daukazu denak sartzeko adinako kalabozorik...

Erabaki larria zela eta Crook jeneralari telegramaz erabakitzeko eskatuko ziola erantzun zien Davisek.

Baina, Armadako arauei jarraikiz, telegrama zuzenean Crooki bidali beharrean, Davisek gainetik zuen hurrengo ofizialari helarazi zion mezua, honek jeneralarengana bidera zezan.

Ofizial horrek, ordea, auziari garrantzirik eman ez, eta telegrama artxibatu egin zuen.

Bitartean, tentsioak gora egin zuen Turkey-ko erreserban.

Davisek apatxeentzat erantzunik ez zuen, eta apatxeen ezinegona areagotzen hasi zen.

Buruzagi guztiak atxilotu eta urkatu egingo zituztela zabaldu zen.

Geronimok gerora aitortu zuenez, bere Botereak baieztatu egin zizkion orduko kezka eta beldurrak: zuriek garbitu egin nahi zuten.